Zuberoa: herri kulturaren eredua

Aloze eta Atharratzeko gaztek antzolatuko dituzte aurten Maskaradak eta honen berri eman digu Goizeder Tabernak, Maskaradak ihauteri inguruan izaten dira. Urtarriletik apirilera arte ibiltzen dira herriz herri Zuberoan Maskarada antolatzen duten gazte taldeak; antzerkia eta dantzak nahasten dituen ikuskizun honetan.
Goizeko 10:00etan igandero, herri inguruetan zehar ibiltzen da maskarada barrikadak eginez; dantzariek agerraldia egiten dute, gaitasun erakustaldi bat eginez. Dantza hauek, doazen herri horretan sarrera onartzeko edo ongi etorria eman ahal izateko baliogarri izan behar du. Buhamiek eta Khauterak berriz, barrikadak sortu eta jendea zirikatzen, nardatzen dute, salto eginez, ohiukatuz…indar erakustaldi hori lortu asmoz.
Lehen. egun hau ezkogaia bilatzeko ere baliatzen zuten, izan ere, garai honetan uzta arteko sasioa izan ohi da beti. Hau Dantzarien bidez adierazten baldin bada ere, ezkongaien presentzia dago. Jauna eta Anderea dira ezkongaiak baina aldi berean bi pertsonaiok nagusiaren papera adierazten dute.
Ezkontza eta ongiaren-gaizkiaren parodia biltzen ditu maskaradak, alde bakoitzak baditu bere pertsoanaiak eta arratsaldeko antzerkian garbiki agertzen da hau. Dantzarien arteko lehia, Khauterak nagusiaren predikua eta Pitturen deabrukeriak. Antzerki herrikoia da, ez da antzerki memorizatua. Oinarri batzuk ditu eta gero publikoarekin izan dezakeen harremanaren arabera garatzen da; hemen euskararen ezagutzak eragin izugarria du beraz.
Herrien arteko harremanak lortu eta belaunaldien arteko harremanak lantzeko balio bizia du maskaradak. Maskaradan denek parte hartzen dute nahiz eta gazteek antolatzen duten. Ekimen oso espontaneoa da eta ez behartua; oso kultura bizia da. Egitura bizi bat baldin badu ere edukiz husten doa, izan ere gero eta gazte gutxiagok baitaki euskara zuberoan. Maskaradak, kontzientzia hartze bat dakar: gazteek ondoko herritarrek bezala erreproduzitu nahi dute maskarada baina euskara falta zaie. Bitxia, Kultura ez baina euskara hiltzeko zorian denean.
ENTZUN:





