Herri literaturaren aldaerak Europan
Xabier Kaltzakorta izan dugu asteon Oreka Desorekan saioan. Kaltzakorta herri
literaturako ikertzaile handi bat dugu. Euskal ipuinak mundu mailan egiten diren sailkapenen arabera katalogo antzeko bat egiten dabil, lan konparatibo bat. Bestetik, ahozko bilketen bitartez, sehaska kantuak eta Hiru Trukuerekin Bizkaiko eta Nafarroako kantu tradizionalak ere biltzen ibilitakoa da, askoren artean.
Gure ahozko literaturak antzekotasun handiak ditu Europako beste agerkari batzuekin, funtsean askok egitura berdina dute, harik eta guk gure koloreekin apaindu eta geureganatu arte. Lorkak ere idatzi zuen, berak ikerturiko sehaska kantu guztietan bitxienak Euskal Herrikoak izan zirela. Beraz, argi geratzen da gure kulturak sustraiak horizontalean zabaldu izan dituela beti eta tradizio desberdinetatik edan eta eman duela.
ENTZUN:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.





